IKT eta elkarlana


IKT eta elkarlana. (Erabilera eta erabilgarritasuna)

Posted in Hizkuntza mintegia por Patxo Landa en noviembre 9, 2006

logo4.jpgOrtuella BHIn aurrera eramango dugun Berrikuntza Proiktuaren euskarri eta sostengu birtuala da blog hau. Postak ikasarloka banatuko ditugu eta bakoitzari hobeto doazkien programa errazak agertuko dira bertan. Batzutan informatika ikasleek egindako tutorial txikiarekin azalduta, gehienetan izena besterik. Programen zerrenda luzea da. Batzuk, espezifikoegiak dira. Beste batzuk, aldiz, orokorragoak, baina, hala ere, guztiak egokiak norberak egunero egiten duen lana gaurkotzeko eta proiektuaren xedeari eusteko: IKTak zabaldu kurrikulumaren zehar. 3. DBHko informatika ikasleak badaude buru belarri erraminta hauek aztertzen eta erabiltzen, geroago gure irakasleak izateko. Guri dagokigu nola sartu eguneroko zereginean asmatu: haiek ezagutzen dute erabilera, guk, erabilgarritasuna. Elkarlanatik Ezagutza datorkigu eta ezagutzaren bitartez Hezkuntzari eutsiko diogu.